2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

GURE ERREZETAK!

Sukarrietan bizkotxo eta mermelada egin genituen;errezetak nahi baduzue, hemen daude!
ON EGIN! 


2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

SUKARRIETATIK BUELTAN!

Kaixo lagunok!
Zein ondo egon garen Sukarrietan, ezta?
Hantxe pilo bat ikasi dugu, lagunak egin eta gauza berriak egin ere bai.
Primeran pasatu dugu eta elkarri lagundu diogu ere bai.
Zorionak guztioi zuen jarreragatik...ete...SEGI HORRELA!

(argazkiak "argazkien" atalen dauzkazue eta 6. Bkoen blogean askoz gehiago!

2017(e)ko urriaren 15(a), igandea

ZORIONAK Etxahun!

Etxahun Lekue nagusitu da Tolosako saioan eta itxi da hurrengo faserako atea

Etxahun Lekue izan da onena Tolosako final laurdenekoan.
 Saio honekin itxi da fase hau eta hurrengo faseko zerrenda osatu: Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekue (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).

2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

Berritxukoen gutuna

Eupa seigarren A taldeko ikasleoi!
Oso gogotsu gaude zuek ezagutzeko eta lagun egiteko.
Gu ere, zuek bezala, kirolariak gara eta jolastea ere asko gustatzen zaigu.
Gure ikastaldean izaera ezberdin ugari daukagu baina ahalegintzen gara ondo konpontzen.
Gora Gabriel Aresti eskola eta gora Berriatuako eskola!
Gutxi falta zaigu elkar ezagutzeko.
AGUR BENUR ETA SUKARRIETAN GUUUU!!!