Atzo eskolara etorri zen Maribel.
Eta nor da Maribel?
Ba, gure geletan dugun airearen kalitatea neurtzen duen teknikaria.
Tramankulu batzuk ekarri zituen eta guk esan genion azaltzeko zer egiten zuen.
Berak azaldu zigun nola neurtzen duen gelan dagoen CO2, O2,
mikrorganismoak, hautsa...
Hasieran 1500 CO2 unitate genituen, eta hori gehiegi omen da!
Maribelek esan zigun horrek nekea eta buruko minak sortzen dituela.
Baina lehioak eta atea zabaldu eta gero nahiko jaitzi zen.
Hemendik aurrera badakigu zelan zaindu gure airea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina