Zorionak guztioi! Egun hauetan elkarrekin pozik bizi!
2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea
Zer egin dezaket...?
2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea
2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea
2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduaren 3an izan da, baina eskolan abenduaren 2an ospatu genuen.
Aldez aurretik, aurreko egunetan gauzak prestatzen ibili ginen: horma-irudi erraldoia, beheko patioko zutabeak biltzeko, txartelak , kamisetak, leloak…
Eguna heldu zenean horma-irudia itsatsi genuen eta bitartean erromeri giroan dantza eta txalo egin genuen, Iker, Iker, Mikel eta Garazi pandero, trikitixa, eta dultzaina jotzen zuten bitartean.
Gero Mannequin Challenge bat egin genuen gelako guztiak, eta oso dibertigarria izan zen!
“Goazen” pelikula ikusten egon ginen.
Gero, arratsaldez 1. mailakoengana joan ginen, leloak , izartxoak, paperezko kamisetak eta piruletak oparitzera. Haiek kanta eta dantza polit bat egin ziguten. Bai artistak!Aprendemos sobre profesiones
PROFESIONES
Como estamos aprendiendo a expresarnos en público, y además queremos saber cosas sobre el trabajo y la profesión de los adultos que nos rodean, hemos entrevistado a algunas personas en nuestra aula: Nerea, la directora del colegio, Mamen una de las profesoras, Patricia, auxiliar de clínica, Bego, dueña de una librería, y tienda de manualidades, MariTere, conserje…
Ha sido muy interesante, hemos aprendido a entrevistar a una persona, a moderar una reunión, y además hemos escuchado muchas cosas interesantes sobre cada trabajo.
ARKEOLOGOAK GARA!
Arkeologi museora bisita
Historiaurrea pixka bat hobeto ulertzeko Bilboko Arkeologi museora joan ginen. Haraino joateko Bilbobus erabili genuen, 77 autobusean joan ginen Arenalera, eta handik oinez Unamuno plazara, Museoa bertan dago eta.
Bi talde egin genituen, eta bi irakasle lagundu ziguten. Alde batetik barruan dagoen erakusketa, diaporama , bideoak eta objektu asko azaldu zizkiguten, garai hartako bizitza nolakoa zen ulertzeko: nolako bizilekuak, jantziak, tresnak, ohiturak zituzten…
Eta indusketak egin genituen, benetako arkeologoak bezala. Bertan hezurrak, hortzak, harriak, zeramika zatiak topatu genituen, aztertu sailkatu eta etiketatu egin genituen. Baten bati arkeologoa izateko gogoa sartu zitzaion!
Gure identidadea! Nolakoak gara?
Gure N.A.N.a
PERRETXIKOAK
Perretxikoen erakusketa
Urtero bezala, auzoko perretxiko zaleen taldeko gizon batzuk etorri ziren eta erakusketa dotore bat prestatu zuten.
Denetarik zegoen bertan: Amanitak, Boletus, Astaputzak...oso ondo azaldu ziguten ahoz eta ipinitako etiketen bidez.
Perretxikoei buruz apur bat gehiago ikasi dugu.
Eskerrik asko!
2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala
Zenbat gauza egin ditugu!
Bai! Egia da! ez dugu ezer idatzi duela asko, oso lanpeturik gaudelako, baina oraingo honetan dana kontatuko dizuegu!
Apurka apurka....
Eta hasteko...
Naturako lana:
Nerbio sistema ikasteko, taldetan banatu
eta talde bakoitzak atal bat azaltzeko horma-irudi bat prestatu zuen;
gero gelako guztioi azaldu.
Oso garrantzitsua da Nerbio sistema zaintzea!
2016(e)ko urriaren 23(a), igandea
2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena
2016(e)ko irailaren 21(a), asteazkena
2016(e)ko irailaren 7(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)