Arkeologi museora bisita
Historiaurrea pixka bat hobeto ulertzeko Bilboko Arkeologi museora joan ginen. Haraino joateko Bilbobus erabili genuen, 77 autobusean joan ginen Arenalera, eta handik oinez Unamuno plazara, Museoa bertan dago eta.
Bi talde egin genituen, eta bi irakasle lagundu ziguten. Alde batetik barruan dagoen erakusketa, diaporama , bideoak eta objektu asko azaldu zizkiguten, garai hartako bizitza nolakoa zen ulertzeko: nolako bizilekuak, jantziak, tresnak, ohiturak zituzten…
Eta indusketak egin genituen, benetako arkeologoak bezala. Bertan hezurrak, hortzak, harriak, zeramika zatiak topatu genituen, aztertu sailkatu eta etiketatu egin genituen. Baten bati arkeologoa izateko gogoa sartu zitzaion!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina