2016(e)ko abenduaren 4(a), igandea

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen eguna
Abenduaren 3an izan da, baina eskolan abenduaren 2an ospatu genuen.
Aldez aurretik, aurreko egunetan gauzak prestatzen ibili ginen: horma-irudi erraldoia, beheko patioko zutabeak biltzeko, txartelak , kamisetak, leloak…
Eguna heldu zenean horma-irudia itsatsi genuen eta bitartean erromeri giroan dantza eta txalo egin genuen, Iker, Iker, Mikel eta Garazi pandero, trikitixa, eta dultzaina jotzen zuten bitartean.
Gero Mannequin Challenge bat egin genuen gelako guztiak, eta oso dibertigarria izan zen!
“Goazen” pelikula ikusten egon ginen.
Gero, arratsaldez 1. mailakoengana joan ginen, leloak , izartxoak, paperezko kamisetak eta piruletak oparitzera. Haiek kanta eta dantza polit bat egin ziguten. Bai artistak!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina